V. Expogrow Cannabis Kopa

INFORMAZIOA

Profesionalentzako V. Expogrow Koparen edizio berria aurkezten du Exprow-ek baita Erakusketarientzako V. Sari Banaketa ere, gure azokako ekitaldi nagusietako bat baita.

HELBURUAK:

Barietateen dastaketa hau egiten da, hazi banku ezberdinek urtero prestatzen dituzten nobedadeen berri emateko. Horrez gain, cannabis zaleentzako eta sektoreko enpresentzako topalekua ere bada. Azkenik, helburu nagusia da hazi onenak saritzea modalitate ezberdinetan. Horretarako, V. Expogrow Kopak honako kategoria estandar hauek edukiko ditu:

  1. EXPOGROW KOPA KATEGORIAK
  • Sativa barietateko ale onena: 3., 2. eta 1. sailkatuak.
  • Indica barietateko ale onena: 3., 2. eta 1. sailkatuak.
  • Erauzketa onena disobatzailea erabiliz: 3., 2. eta 1. sailkatuak.
  • Erauzketa onena disobatzailerik erabili gabe: 3., 2. eta 1. sailkatuak.
  • Genetika auto-loretzaile onena: 3., 2. eta 1. sailkatuak.
  1. EXPOGROW SARIEN KATEGORIAK
  • Stand onena
  • Hazi banku onena
  • Hazkuntza produktu onena
  • Ongarri onena
  • Parafernaliako produktu onena
  • Espainiako Ekintzailearen Urteko Aitorpen Saria
  • Nazioarteko Ekintzailearen Urteko Aitorpen Saria

EPAIMAHAIA

Etengabe hobetzeko asmoz eta azokari zein bertako jarduerei kalitate handiagoa emateko asmoz, Expogrow-ek erabaki du epaimahaiaren osaketan berrikuntzak ezartzea, eta lehiaketako partaideak V. Expogrow Cannabis Kopako epaimahaikide bihurtzea. Horretarako, aurkezpenak egiteko epea amaitu ondoren, banku bakoitzak lehiaketara aurkeztutako kategoria lagin guztiak bidaliko zaizkio partaide bakoitzari, berea izan ezik. Beraz, partaideek beraiek balioetsiko dituzte beste partaideen laginak. Adibidez, hazi-banku batek sativa eta indica barietateetako ale onenetarako laginak aurkeztu baditu, bi kategoria horietako epaimahaiko kide izango da. Erakusketariak berak izango dira V. Expogrow Sarien irabazleak bozketa bidez aukeratuko dituztenak.

Hazi bankua bazara eta lehiaketan parte hartu nahi baduzu, mesedez jarri gurekin harremanetan helbide honetara mezu bat idatziz: novi@expogrow.net.

AURKEZLEAK

Expogrow Cannabis Koparen sari-banaketa emanaldiak bi aurkezle izango ditu: alde batetik, sektoreko gure adiskide alaiena, Mario, MariaPlantisekoa, eta bestetik, industriarekin zerikusi handiena duen MC-etako bat, Zatu, SFDKkoa. Bi aurkezle horiek banatuko dituzte edizio honetako sariak, hau bai ohorea!

IV. Expogrow Kopa, 2015

Sponsor Principal / Main sponsor

Sponsors

 
Mills
Nekwo
Snail
 

Sponsor Actividades / Sponsor Activités / Sponsor Activities

Sponsor Festival de Música / Sponsor Festival de Musique / Sponsor Music Festival

Sponsor V Foro Cannabis / Sponsor V Forum du Chanvre / Sponsor V Cannabis Forum

Coorganizador V Foro Cannabis / Coorganisateur V Forum du Chanvre / Coorganizer V Cannabis Forum

Colaboradores / Collaborateurs / Collaborators