Jarduera gehiago

Monkey Dub Corner

Roots’n’culture estiloari lotutako musika proiektua da, zenbait jamaikar estilo biltzen dituela, betiere Erresuma Batuaren eraginpean.

Oraingoan, kanpoaldea alaitzeko prest datoz, eta Natx Steppa (dark-steppa), Olson & Ilya (ukroots-steppa) eta Hotel taldeko Dubtor (steppa/d’n’b) izango ditugu gurekin. Horiek guztiek jarriko diete musika asteburuko saioei.

Bibrazio onak izango dira nagusi.


Alchimia Camel Race

Edozein azokak eskaintzen dituen entretenimenduen artean, ohiko gamelu lasterketa klasikoa eskaini behar du, eta Expogrowen bosgarren edizioan ere gamelu lasterketa edukiko dugu. Aukera ezazu zure gamelua, presta ezazu punteria eta izan zaitez azkarrena bolak 1, 2 eta 3. zuloan sartzen, puntuak batzen joan eta gamelua helmugaraino eramateko. Irabazleek Alchimia markako sariak jasoko dituzte. Prest? Gertu? Goazen!


Chico Requenaren bakarrizketa

“Denok gogoratzen dugu noiz egin genuen txortan lehenengo aldiz, baita noiz erre genuen marihuana lehen aldiz ere, baina egia esan marihuana erretzea askoz ere dibertigarriagoa izan zen!”

Chico Requena, komikoa, aktorea eta idazlea, Malagan jaio zen 1980/01/01ean, eta beraz, esan daiteke 1980ko hamarkadako lehen haurra izan zela. Espainiako komedia zirkuituan ikuskizun ezberdinen emanaldiak egin ditu, horien artean, “Talento para el fracaso” (“Huts egiteko talentua”) izenekoa. Ikuskizun hori egongo da ikusgai Expogrow-en, hain zuzen ere irailaren 17an (larunbata), 14:30etan, Kannabia Seeds-ek eta Yes We Skunk-ek babestuta.

 


Zaturen “Chizpa” aurkeztuko du Positronics-ek

Aurkezpena Expogrow Irun 2016n: C303 STAND-a

Gurutzatzea: Sour Diesel (Elite Californiaren klona)  x Haze x ….

Irailaren 17tik aurrera eskuragarri

Positronisc Seeds enpresak kaliforniar zepa berriak prestatu ditu, bidaiaz bidaia eta probaz proba ibili ondoren, hautaketa zaindu bat egin baitu. Horri guztiari esker, “Chizpa” izeneko barietate berria sortu du, Zatuk babespean hartu duena. Barietate berri hau egokia izango da bai hasiberrientzat bai lore onenen usain ederrean eskarmentua dutenentzat ere. Zatuk dioen moduan, bere “haurra” sortzeko, Sour Diesel barietateko kaliforniar klonak erabili zituen, horretarako bereziki ekarritakoak.  Klon horiek nola hazten eta loratzen ziren ikusi zuen; behar bezala probatu zituen onenak hautatzeko, azkenean onenetan onenak aukeratzeko.

Chizpak eztanda egin zuen, sormena abian jarri zen, astroek bat egin zuten eta beraiek elkartu ziren: Zatu, Gordo Master, Little Pepe eta Niggaswing hain zuzen, berriro ere estudioan sartu baitziren. One Love Hazek Chizparekin dantza egin zuen eta GMKk dunbal eta klap soinuak erantsi zituen. Eta hala sortu zen Positronics Vibes Vol. 2 diskoa, kez, letra landuz, erritmodun lorez, buru jauziz eta hodeien arteko hegaldiz betetako diskoa.

 

Sponsor Principal / Main sponsor

Sponsors

 
Nekwo
Mills
Snail
 

Sponsor Actividades / Sponsor Activités / Sponsor Activities

Sponsor Festival de Música / Sponsor Festival de Musique / Sponsor Music Festival

Sponsor V Foro Cannabis / Sponsor V Forum du Chanvre / Sponsor V Cannabis Forum

Coorganizador V Foro Cannabis / Coorganisateur V Forum du Chanvre / Coorganizer V Cannabis Forum

Colaboradores / Collaborateurs / Collaborators