B2B SAIOA

orduko saioa

Erakusketari

Profesional

INFORMAZIOA

2015eko edizioan antolatutako lehenengo B2B (Business to Business) saioak izandako arrakasta kontuan hartuta, aurten ere jardunaldi hori sustatu nahi dugu, Expogrow azokan parte hartzen duten erakusketarien eta profesionalen arteko hartu-emanak eta harreman komertzialak sustatzeko.

Helburu horrekin, B2B saio bakar bat egingo da, doakoa izango dena, irailaren 16ean (ostirala), 09:30ak eta 14:30ak bitarte.

Irailaren 16an, Expogrowek profesionalentzako bakarrik irekiko ditu ateak: bost orduko B2B saioa egingo du, cannabisaren sektoreko enpresen zein profesionalen errentagarritasuna hobetzeko.

Nobedade gisa, aurten bilera gela bat egongo da erabilgarri, profesional eta enpresen artean bileratxoak egiteko edota “hitzordu azkarrak” egiteko.

Nola parte hartu B2B saioan

B2B saioan parte hartzea oso erraza da. Cannabisaren sektoreko profesional edo erakusketari gisa akreditatu behar zara, eta horrekin B2B saiora sartzeko akreditazioa jasoko duzu, Expogrow azokako gainerako egunetarako akreditazioarekin batera.

Azokarako doako eta zuzeneko sarrera izango duzu, eta Espainiako, Herbehereetako, AEBtako, Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Australiako, Kanadako, Suitzako, Irlandako, Italiako, Txekiar Errepublikako, Txinako eta bestelako herrialdetako 165 enpresa eta 800 profesional eskuragarri izango dituzu.

Nola adostu hitzorduak beste profesionalekin

B2B saioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, Expogrowek lineako tresna bat eskuragarri jartzen dizu, horren bidez, profesionalekin eta erakusketariekin aldez aurretik harremanetan jartzeko, eta azokarako hitzordu edo bilerak adosteko.

Lineako plataformara sartzeko, egin klik hemen: expogrowb2b.net

Exprogrow-en profesional gisa parte hartzeko akreditatu ondoren, plataforman sartzeko datuak jasoko dituzu posta elektroniko bidez.

ZALANTZARIK AL DUZU?

Edozer behar izanez gero, edo zalantzarik baduzu, mesedez jarri gurekin harremanetan. Atsegin handiz lagunduko dizugu.

Sponsor Principal / Main sponsor

Sponsors

 
Snail
Mills
Nekwo
 

Sponsor Actividades / Sponsor Activités / Sponsor Activities

Sponsor Festival de Música / Sponsor Festival de Musique / Sponsor Music Festival

Sponsor V Foro Cannabis / Sponsor V Forum du Chanvre / Sponsor V Cannabis Forum

Coorganizador V Foro Cannabis / Coorganisateur V Forum du Chanvre / Coorganizer V Cannabis Forum

Colaboradores / Collaborateurs / Collaborators