Actividades

Haize Tunela

Hegaldi libre simulagailuak parakaidismoaren sentsazioa ezagutzeko aukera ematen du. Aire fluxu baten bidez, partaideak lurretik altxatuko dira, eta erorketa aske bateko haizea eta abiadura sentitu ahal izango dute. Gure monitoreek erakutsiko diete partaideei nola mantendu oreka, nola biratu, igo eta jaitsi 3 metroko altueran hegan dauden bitartean. Jantzi eta betaurreko bereziak erabiliko dira, jarduerarako egokiak direnak. Ez zara superheroi bat izan behar hegan egin ahal izateko.


Slackline

Oreka du oinarri kirol modalitate honek. Bi puntu finkoen artean lotutako eta tenkatutako zinta elastikoaren gainean oreka mantentzea da helburua. Funanbulismoarekin edo antzeko modalitateekin alderatuta, slackline-aren ezberdintasun nagusia da nylonezko edo poliesterreko zinta lau baten gainean ibili eta oreka mantendu behar dela, eta ez dela inolako haga edo bestelako tresnarik erabiltzen oreka mantentzen laguntzeko. Hainbat modalitate ditu: trickline, highline, longline eta baseline.


Graffiti erakusketa

2012 urtean lehenengo edizioa antolatu zenetik, azokaren politiketako bat beti izan da sormen artistikoa sustatu eta hori zabaltzen laguntzea. Bosgarren edizio honetan, graffitiak, hiri arte eta errebeldeenak, espazio propioa izango du programazioak, erakustazokako kanpoaldean hain zuzen. Graffiti erakusketa asteburu osoan egongo da ikusgai, eszenatokiaren eremuan, zehazki elkarteen karpen ondoan kokatuta.

Laster informazio gehiago.

 

Babesleen jarduerak


Advanced Nutrients

Babesleen jarduerak

Advanced Nutrients© da bere bezeroen premiek ulertzen dituen enpresa bakarra, hain zuzen ere errendimendu handiko, kalitate ezin hobeko eta hazkunde azkarreko landareak lortzeko.. Informazio gehiago >>>

ENTRADAS


EGUN BATEKO SARRERA

12
  • Sarrera Cannabisaren Azokara, Musika Jaialdira eta Cannabisaren Forumera
    Sarrera egun baterako: irailaren 16rako edo irailaren 17rako (egun bat aukeratu)
    Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
Disponible pronto

BI EGUNEKO SARRERA

20
  • Sarrera Cannabisaren Azokara, Musika Jaialdira eta Cannabisaren Forumera.
    Sarrera bi egunerako: irailaren 16rako, irailaren 17rako edo irailaren 18rako (bi egun aukeratu)
    Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
Disponible pronto

IGANDERAKO SARRERA

10
  • Sarrera Cannabisaren Azokara.
    Irailaren 18rako sarrera soilik, hau da, iganderako.
    Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
Disponible pronto

Precio de distribución no incluido.

Sponsor Principal / Main sponsor

Sponsors

 
Mills
Nekwo
Snail
 

Sponsor Actividades / Sponsor Activités / Sponsor Activities

Sponsor Festival de Música / Sponsor Festival de Musique / Sponsor Music Festival

Sponsor V Foro Cannabis / Sponsor V Forum du Chanvre / Sponsor V Cannabis Forum

Coorganizador V Foro Cannabis / Coorganisateur V Forum du Chanvre / Coorganizer V Cannabis Forum

Colaboradores / Collaborateurs / Collaborators