
CANNABISAREN AZOKA
Irailean Expogrow azokaren edizio berria egingo da, cannabis kulturaren egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Azokak 165 stand izango ditu guztira, eta nazioarteko 180 enpresen berrikuntza eta nobedadeak egongo dira ikusgai bertan, besteak beste, Espainiako, Herbehereetako, AEBtako, Frantziako, Britainia Handiko, Alemaniako, Australiako, Suediako, Irlandako, Italiako eta Txinako enpresen eskutik.

CANNABISAREN NAZIOARTEKO V. FORUM SOZIALA
Renovatio fundazioarekin batera, Cannabisaren Nazioarteko V. Forum Soziala antolatu du, Cannabisaren alorreko Espainiako zein nazioarteko pertsonaia garrantzitsuenekin egingo diren eztabaida eta elkarrizketak oinarritzat hartuta. Hitzaldi guztiak doakoak eta nahi duenarentzat irekiak izango dira, eta irailaren 16an (ostirala) eta irailaren 17an (larunbata) izango dira Ficobako auditoriumean.

MUSIKA JAIALDIA
Kontzertuak eta gainerako animazio ekitaldiak kanpoaldean izango dira, 7.000 m2-ko azaleran. Zuzeneko emanaldiak 19:00etatik aurrera izango dira, Green House Seed-ek babestutako karpan. Muchachito, Biga Ranx, El Langui eta Inna Modja dira Expogrow azokako V. Musika Jaialdian parte hartuko duten artistetako batzuk.
Expogrow 2016
KOKAPENA
Ficoban (Gipuzkoako Erakustazoka) ospatuko da Expogrow, Irunen (Euskadi). Frantziako mugatik 200 metro baino gutxiagora dago kokatuta, Donostiako nazioarteko aireportutik 2 kilometrora, eta Bilbotik ordubete baino gutxiagora autoz… Beraz, lau garraiobide garrantzitsuenak erabiliz iris zaitezke Expogrow-era; hau da, hegazkinez, trenez, autobusez edo autoz.
AUTOZ
Oso erraza da Ficobara autoz iristea, eta gainera, aparkalekua doakoa da. Gogoan izan compartir coche erabil dezakezula merkeago bidaiatzeko eta CO2 igorpenak murrizteko! Madrildik 4:40ra, Bartzelonatik 5:40ra, Gasteizetik 1:25era, Bilbotik 1:20ra eta Donostiatik 20 minutura.
AUTOBUSEZ
Alsa konapiniarekin Madrildik Ficobara etor zaitezke: Avenida Américatik eta T4tik abiatzen dira autobusak (6-7 ordu, ~35€) Bartzelonan, Barcelona Nord eta Barcelona Sants geltokietatik abiatzen dira autobusak. Gasteizetik ere abiatzen dira Alsa autobusak (1h30-2 ordu, ~10-16€) Bilbotik ere bai, zehazki, Gurtubay kaletik (2-3 ordu, ~10-20€). Donostian bazaude, E26 autobusa har dezakezu, 2 orduz behin, 35min, ~5-10€).
TRENEZ
HEGAZKINEZ
Donostiako aireportua (EAS) da gertuen dagoena, zehazki, Irundik 2 kilometrora. Aireportutik trenak eta autobusak maiz irteten dira Irunera iristeko. Hegaldiak Madrildik (ordubete) eta Bartzelonatik (ordubete) Vueling konpainiarekin.
Expogrow
Iparralde Hiribidea, 43, 20302 Irun, Gipuzkoa
ENTRADAS
EGUN BATEKO SARRERA
- Sarrera Cannabisaren Azokara, Musika Jaialdira eta Cannabisaren Forumera
Sarrera egun baterako: irailaren 16rako edo irailaren 17rako (egun bat aukeratu)
Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
BI EGUNEKO SARRERA
- Sarrera Cannabisaren Azokara, Musika Jaialdira eta Cannabisaren Forumera.
Sarrera bi egunerako: irailaren 16rako, irailaren 17rako edo irailaren 18rako (bi egun aukeratu)
Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
HIRU EGUNEKO SARRERA
- Sarrera Cannabisaren Azokara, Musika Jaialdira eta Cannabisaren Forumera.
Sarrera irailaren 16, 17 eta 18rako.
Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
IGANDERAKO SARRERA
- Sarrera Cannabisaren Azokara.
Irailaren 18rako sarrera soilik, hau da, iganderako.
Sarrera debekatuta 18 urtetik beherakoentzat
Precio de distribución no incluido.
Erakusketari izan nahi al duzu?
Ez ezazu galdu negozio aukera hau eta erreserba ezazu zure stand-a denak agortu baino lehen.
- EGUN BETETA DAUDEN STAND-AK 85%