• slide 1
  • slide 2
  • slide 4
    Macka B & The Roots Band, Naâman, Lariba, Alamedadasoulna, Lenacay, E.A.E.(Eskorzo Afrobeat Experience), UGE, SUPER SPANISH COMBO...
  • slide 5

Macka B & the Roots Band

×
location

Expogrow, Kanabisaren feria baino askoz ere gehiago...

Kanabisaren feria, ia 100 erakustegi, Kanabisaren Nazioarteko Foro Soziala nazioarteko hizlariekin, Kanpoaldeko gunea Musika eta jardueraz blai, Erlaxatzeko gunea, Otorduak egitekoa, etab... kanabisaren inguruko programa positibo bete-betea osatzeko.
Feria del Cannabis

Kanabisaren feria

×

Kanabisaren feria

Irailean iritsiko zaigu Expogrow, egutegiko kanabis-kulturaren zita nagusia, kanabis-industriako profesionalak nahiz adituak, sektorea gogoko duen publikoa eta gaiak ikusmina sortzen dion jendea, guztiak erakartzen dituen Feria desberdina.

2014ko irailaren 12, 13, eta 14an egino da Irunen, Ficoba erakustazokan, Expogrow feriaren hirugarren edizioa; 5.000 m2 baino gehiago hartuko ditu, 3 pabilioitan banatuta, eta 7.000 m2 gehiago aire zabalean, bertara hurbiltzen direnek aukera izan dezaten stand guztiak lasai bisitatzeko hazi-banku edo grow ezagunen standak, lurrungailuen banatzaileenak, kanabisgintzako enpresenak, etab. eta kanabis-produktuetan azken aldian izandako berrikuntzak ezagutzeko.


III Foro Social e Internacional del Cannabis

Kalamuaren Nazioarteko II. Gizarte Foroa

×

Kanabisaren Nazioarteko III. Foro Soziala

Aurten ospatuko den Nazioarteko III. Foro Sozialerako pertsonaia nazional eta nazioarteko ezagun eta ospetsuak gonbidatu dira debatera.

Feriak iraungo duen egunetan eta Renovatio Fundazioarekin lankidetza estuan, kanabisaren mugimenduko senar-emazte aktiboenetako batzuk izango ditugu gure artean: Marc eta Jodie Emery. Marc politikaria da, marihuana hazien enpresaria eta Cannabis Culture Magazine aldizkariaren editorea. Orain preso dago AEBn baina feria hasi baino hilabete lehenago libratzekoa da. Emery senar- emazteek azalduko dute kanabisaren egoera legala Kanadan eta Marc-en kasuan izandako esperientzia.

Gurekin izango dira, era beran, gure herrialdeko bi aditu handi droga-menpekotasunaren arloan: Teresa Laespada, Deustuko Droga-menpekotasunen Institutuko zuzendaria, eta Joan Collom, Catalunyako Generalitateko Droga-menpekotasunen zuzendariordea.


Música, Circo y Actividades

Expogrow Kopa

×

Musika, Zirkoa eta Jarduerak

Musika beti izan da garrantzitsua Exprogrow ferian eta aurten ere ez da kontzertutik faltako. Gainera, nobedade gisa, Feriarako eta musika-emanaldietarako prezio bakarreko sarrera egongo da. Lagun izango ditugu, beste artista batzuekin batera, Perro, Dixeland, Litle Pepe, Gordo Master, Uge, La Femme Belge.

Kanpoaldeko 7.000 m2-ko esparruan benetako zirko-karpa bat izango dugu musika-emanaldietarako. Erlaxatzeko eta dibertitzeko lekua ere izango da, eta horretarako antolatuko dira hainbat jarduera paralelo kanpoko esparruan. Aisialdiko proposamen ugari eskainiko ditugu: giza futbolina eta car pista, euskal herri-kirolak, taberna-jantokien zona. etab.


Expogrow, uste duzuna baino askoz hurbilago...

Ficoban izaten da Expogrow, Euskadiko Gipuzkoako Irungo Erakustazokan. Frantziako mugatik 200 metrora, Donostiako nazioarteko aireportutik 2 km-ra, Bilbotik ordubete ingurura autoz, lau garraiobide nagusien bidez erraz iristeko moduan dago Expogrow: hegazkinez, trenez, autobusez nahiz autoz.

Nola iritsi Bilbotik | 117 km


Hegazkinez ----

Aukera hau ez dago erabilgarri

Trenez | 1-2ordu
www.euskotren.es
Autobusez | 2-3ordu | ~10-20€
www.alsa.es

Hainbat irteera Gurtubay kaletik

Errepidez, | 1-2ordu
Ibilbidea Google maps webgunean

Nola iritsi Donostiatik | 21 km


Hegazkinez ----

Aukera hau ez dago erabilgarri

Trenez | 30m | ~1.5€
www.euskotren.es
Autobusez | 35m | ~5-10€
www.ekialdebus.net

E26 autobusa. Irteerak 2 orduz behin gutxi gorabehera.


Babesle Nagusiak:

Positronics
Kannabia Seeds

Babesle:

GHE
The Pure Factory
Strain Hunters
Powder Feeding
Canna
Ca�amo
Autodinafem
Cannabis Magazine
Soft Secrets
S-Factory
CRRH